Gardentasuna
Erakundearen jarduerari buruz informazio osoa, egiazkoa eta erabilgarria lortu dezakezu.
Gardentasunaren helburu nagusia da erakundeen zilegitasuna bermatzea eta herritarren konfiantza areagotzea.
Gardentasuneko, Informazio Publikoa eskuratzeko eta Gobernu Oneko 19 / 2013 Legeak aurreikusten du zer informazio argitaratu behar duten erakundeek herritarrek ezagutu dezaten, hiritarrek erakundeei informazioa nola eska diezaieketen, eta arduradun publikoek Gobernu Onaren inguruan bete behar dituzten arauak zeintzuk diren ere zehazten da.
Lege berak erakundeari buruzko ondorengo informazioa argitaratzea eskatzen du:
- Erakundea, antolakuntza eta plangintzari buruzko informazioa: erakundearen funtzioak, organigrama, arduradunak, planak eta programak, etab.
- Garrantzia juridikoa duen informazioa: arauen proiektu eta aurreproiektuak, horiek sortzeko txosten eta memoriak, irizpideak, akordioak, kontsultei emandako erantzunak, etab.
- Informazio ekonomikoa, aurrekontuak eta estatistikak: kontratuak, hitzarmenak, diru-laguntzak, aurrekontuak, kontu orokorrak, kargudunen soldatak eta bateragarritasunak, ondasun higiezinak, etab.
Udal kudeaketako informazioa kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.