Alkatearen agurra
Herritar hori, agur!
Soraluze biziagoa, bizigarriagoa izan dadin lan egiteko mandatua jaso genuen udal hauteskundeetan. Ilusioz jaso ere.
Herritarron bizi kalitatea hobetzea izango da gure jardunaren iparra. Badakigu ez dela lan erreza izango baina gogotsu gaude erronkaren aurrean.
Gobernantza kooperatiboa izango da gure oinarria, gure egiteko modua: alkarrekin. Administrazioa eta herritarrak barnebilduz, erabakiguneak sortuz eta konpartituz.
Eredu horretan sakonduz, lortuko dugu denok gustorago bizitzea gure herrian.
Zaindu dezagun elkar, besarkada bana
Unai Larreategi Azurmendi
Soraluzeko Alkatea