Zerbitzu, material eta azpiegitura eskaerak
Espazio publikoa, azpiegitura eta materialaren eskaera
Deskribapena: Herriko ekitaldi eta ekintza desberdinak ospatzeko espazio publiko, azpiegitura eta materialaren erabilera egiteko eskaria.
Eskabidea non aurkeztu:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez (SAKATU HEMEN) edo posta elektronikoz udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Jabari publikoa/materiala eskaera
- inprimakia, behar den moduan beteta.
(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.
.................................
Ikasgela erabiltzeko eskaera
Deskribapena: Herriko ikasgela erabiltzeko txartelaren eskaera.
Eskabidea non aurkeztu:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez (SAKATU HEMEN) edo posta elektronikoz udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena, etab.).
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Ikasgela erabiltzeko eskaera inprimakia, behar den moduan beteta.
(*) Dokumentuak bete ahal izateko ezinbestekoa da aurrez norberaren ordenagailuan deskargatzea.
Ikus ikasgela erabiltzeko arauak.
.................................
Udal lokalak erabiltzeko eskaera
Deskribapena: Udalaren jabetzako lokalak erabiltzeko eskabidea, hala nola Udalbatza Aretoa, Herri Antzokia, Tolarekua aretoa, Erakusketa Gela, Gaztelekua eta Elkartegi.
Eskabidea non aurkeztu:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez (SAKATU HEMEN) edo posta elektronikoz udala@soraluze.eus helbidera bidaliz, aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuta: interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orkorretara bertaratu beharko eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea, egoitza edo bizileku baimena...).
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Aretoak erabiltzeko eskaera inprimakia, behar den moduan beteta.
(*) Dokumentuak bete ahal izateko, aldez aurretik ordenagailura jaitsi behar dira.