Sarrera erregistroa
Deskribapena: Udalari zuzendutako agiriei sarrera ematea. Gipuzkoako Foru Aldundiari zuzendutako agiriak ere legezko balio osoarekin erregistratu daitezke.
Nola erregistratu zure eskaera:
- Internet bidez: Udalari zuzendutako edozein eskaera egiteko derrigorrezkoa da NAN elektronikoa edo IZENPE txartela edukitzea, eta tramitea sarean edo online egoitza elektronikoa atalean hastea. Bertan erregistro bati alta eman diezaiokezu zure izenean eta nahi duzun dokumentua atxikitu baita (testua, irudiak, etab.). Horretarako testu labur bat (gehienez 256 karaktere) idazteko inprimaki bat aurkituko duzu.
- Bertaratuta: Udaletxeko bulego orokorretara bertaratu eta bertan nahi duzun agiria aurkeztu dezakezu. Nahiago baduzu, ondorengo eskaera orokorra deskargatu eta erabil dezakezu.