Jarduerak
1. Jarduera Sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena
Deskribapena: Jarduera sailkatuen aurre-komunikazioa. Helburua, jarduera sailkatu bat garatzeko aurre komunikazioa egitea da, obrak exekutatu ostean, baina jarduera martxan jarri aurretik, beharrezkoak diren egiaztagiriak aurkeztuta.
EAEko Ingurumenaren Babeserako 3/1998 Lege Orokorrak (7/2012 Legeak moldatua), II. Eranskinean zehazten du zeintzuk diren jarduera sailkatuak; B atalean aurre-komunikazioa behar duten jarduera eta instalazioak zehazten ditu.
Aurre-komunikazioak berau aurkezten duenari jarduera martxan jartzeko ahalbidetzen dio, beti ere jardueraren pertsona titularrak eta/edo egiaztagiria bidali duten teknikoak soilik izanda erantzule bakarrak. Horrek ez du esan nahi jarduera martxan jartzeko behar diren administrazio tituluak izateko betebeharra eta sektoreko arautegiek ezarritako kontrolak aplikatu behar ez direnik.
Izapide honen hartzaileak interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak izango dira.
Informazio kontaktua:
- Telefonoa: 943 75 30 43
- Posta elektronikoa : bulegoteknikoa@soraluze.eus
Eskabidea non aurkeztu:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez (SAKATU HEMEN), aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuz: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da aurkeztu beharreko dokumentuei sarrera emanez.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiazko komunikazioa inprimakia behar bezala beteta.
- Jarduerak edo/eta instalazioak proiektura eta aurkeztutako dokumentazio teknikora behar bezala egokitzen dela egiaztatzen duen tekniko baten ziurtagiria. Era berean indarrean diren arautegiak betetzen dituela, eta, kasuan, ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen direla egiaztatu behar da.
- Profesional gaituak idatzitako memoria teknikoa apirilaren 23ko 7/2012 Legeak ezarritakoaren arabera.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan emandako alta agiriaren kopia.
- Instalazio elektrikoari buruzko lurraldeko industria delegazioaren diligentzia dokumentua.
- Suteen aurkako babeserako bitartekoan ziurtagiria, instalatzaile autorizatuak emana. Su-itzalgailuak soilik izateko kasuan, mantenu kontratuaren kopia aurkeztuta nahikoa da.
- Beharrezkoak diren beste baimen batzuk.
Aurkezteko epea
Mugagabea (jarduera martxan jarri aurretik beti)
Zerga eta tasen ordainketa
Onartutako Zerga Ordenantzaren arabera.
Organo tramitatzailea
Hirigintza
Erresoluzio organoa
Alkatetza
Erresoluzio epea
Sei hilabete
Administrazio isiltasunaren ondorioa
Baloratzekoa
Lege arautegia:
• 3/1998 EAEko Ingurumenaren babeserako lege orokorra.
• Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 12ko 7/2012 Legea, barne merkatuko zerbitzuei dagokiena, 2006/123/CE Zuzentaraura zenbait lege moldatzen dituena.
• Plan Orokorra eta hirigintzako garapen dokumentuak.
• Zerbitzu publikoen prestazioa eta administrazio lanak egiteagatiko tasen ordenantza erregulatzailea.
• Uraren ziklo integralaren kudeaketarako Ordenantza erregulatzailea.
Oharrak:
Beharrezko dokumentazioarekin aurkeztutako aurre-komunikazioak jarduera hastea baimenduko du aurkezpenaren egunetik aurrera, Udal Administrazioak agintzen dituen kontrol, inspekzio eta egiaztapenak egiteko gaitasuna kaltetu gabe. Ikerketen ostean ez-onartzea egon liteke. Ez da egongo berariazko erresoluziorik. Aurkeztutako aurre-komunikazioaren onespenik ez zaio emango eskatzaileari. Aurre-komunikazioaren eskariaren kopia zigilatua izango da administrazioak emandako dokumentu bakarra.
Jardueraren hasiera titularren eta egiaztagiria eman duen pertsonal teknikoaren erantzukizunez egingo da, beti ere beharrezko titulu administratibo guztiak edo sektoreko arautegiak zehaztuta aurrez derrigorrez egin beharreko kontrolentzat kaltegarri ez den bitartean.
Establezimendua egokitzeko obrak egin behar badira, lehenengo obra lizentziak eskuratu beharko dira, aurre-komunikazioa aurkeztu aurretik. Ondoren, obra lizentzian ezarritako baldintza eta neurriak betetzerakoan, aurkeztuko da aurre-komunikazioa.
Deskargatu dokumentuak
2. Jarduera Sailkatuaren lizentzia
Deskribapena: ERANSKINA II dokumentuan zehaztutako jarduerentzat lizentzia. Izapide honen helburua Jarduera Lizentziak zehazten duen jarduera garatu ahal izatea da. Helburu hori lortzeko, pertsona edo entitate eskatzaileak, eskabidearekin batera, jarduera legeztatzeko proiektu teknikoa aurkeztu beharko du, Udalak AMINP espedientea izapidetzeko.
3/1998 Legea, EAEko Ingurumenaren Babeserako Lege Orokorraren (7/2012 Legeak moldatua) II. Eranskinean A atalak (ERANSKINA II) zehazten du zein diren jarduera lizentzia behar duten jarduera sailkatuak.
Izapide honen hartzaileak interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak izango dira.
Informazio kontaktua:
- Telefonoa: 943 75 30 43
- Posta Elektronikoa : bulegoteknikoa@soraluze.eus
Eskabidea non aurkeztu:
- Internet bidez: Erregistro elektronikoa atalean eskaera eginez (SAKATU HEMEN), aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuz: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da aurkeztu beharreko dokumentuei sarrera emanez.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Ondorengo inprimakia eskaera orokorra deskargatu eta erabili dezakezu.
- Sailkatutako jardueraren proiektua (Ale bat paperean eta beste bat euskarri digitalean CDan).
Tramitea amaituta, jarduera martxan jarri baino lehen:
• Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiazko komunikazioa inprimakia behar bezala beteta.
• Jarduerak edo/eta instalazioak proiektura eta aurkeztutako dokumentazio teknikora behar bezala egokitzen dela egiaztatzen duen tekniko baten ziurtagiria. Era berean indarrean diren arautegiak betetzen dituela eta kasuan, ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen direla egiaztatu behar da.
• Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan emandako alta agiriaren kopia.
• Instalazio elektrikoari buruzko lurraldeko industria delegazioaren diligentzia dokumentua.
• Suteen aurkako babeserako bitartekoan ziurtagiria, instalatzaile baimenduak emana. Su-itzalgailuak soilik izateko kasuan, mantenu kontratuaren kopia aurkeztuta nahikoa da.
• Proiektu arkitektonikodun obrak egin diren kasuan, obra amaierako ziurtagiria eta dagokion likidazioa, lanen zuzendari fakultatiboak igorrita eta bere elkargo profesionalak bisatua.
• Funtzionamendurako osasun baimena hala badagokio.
• Jarduerari dagokion dokumentazio espezifikoa.
Aurkezteko epea
Mugagabea (jarduera martxan jarri aurretik beti)
Zerga eta tasen ordainketa
Onartutako Zerga Ordenantzaren arabera: Zerbitzu publikoen prestazioa eta administrazio lanak egiteagatiko tasen ordenantza erregulatzailea.
Organo tramitatzailea
Hirigintza
Erresoluzio organoa
Alkatetza
Erresoluzio epea
Sei hilabete
Administrazio isiltasunaren ondorioa
Baloratzekoa
Lege arautegia
• 3/1998 EAEko Ingurumenaren babeserako lege orokorra.
• Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 12ko 7/2012 Legea, barne merkatuko zerbitzuei dagokiena, 2006/123/CE Zuzentaraura zenbait lege moldatzen dituena.
• Plan Orokorra eta hirigintzako garapen dokumentuak.
• Zerbitzu publikoen prestazioa eta administrazio lanak egiteagatiko tasen ordenantza erregulatzailea.
• Uraren ziklo integralaren kudeaketarako Ordenantza erregulatzailea.
Deskargatu dokumentuak
3. Jardueraren titulartasun aldaketa
Deskribapena: Jarduera baten titulartasun aldaketa komunikatuko zaio udalari, administrazioak ikuskaritza eta kontrolak egitea ahalbidetzeko, eta aurretik titular gisa zegoen pertsona erantzukizunetatik salbuesteko.
Informazio kontaktua:
- Telefonoa: 943 75 30 43
- Posta Elektronikoa : bulegoteknikoa@soraluze.eus
Eskabidea non aurkeztu:
- Internet bidez: Erregistro elektronikoa atalean eskaera eginez (SAKATU HEMEN), aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuz: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da aurkeztu beharreko dokumentuei sarrera emanez.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Jardueraren titulartasun aldaketa.
- Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren alta edo aldaketa (JEZ).
- Eskualdatzea burutzen duenaren onarpen-egiaztagiria edo aldaketarako zilegitasuna nahikoa dela egiaztatzen duen dokumentua.
- Jarduera zehatzaren kopia edo erreferentzia (lizentzia edo aurretiazko komunikazioa).
- Jardueararen edo instalazioaren titular berriaren identifikazio zehatza eta aldaketa ahalbidetzen duen negozio juridikoaren ziurtagiria.
Deskargatu dokumentuak