Obra txikiak
Deskribapena: Obra txikiak egiteko udal lizentzia eskaria. Pertsona fisiko zein juridikoak izan daitezke.
Obra txikitzat hartzen dira garrantzia eraikitzaile txikiko lanak, beti ere proiektu teknikorik ez badute behar.
Adibidez:
- Etxebizitza, lokal eta eraikin barruetako banaketak aldatzea.
- Lursailen itxiturak.
- Babeserako hesiak jartzea.
- Aldamioak, eskoramenduak edo obretako bestelako elementu lagungarriak kokatzea.
- Estalkiak, teilatuak edo fatxadak konpontzea.
- Urbanizazioetako elementu puntualak konpontzea (zerbitzuen hartuneak, zoladura-piezak berritzea eta abar).
- Rotuloak, toldoak edo markesinak jartzea.
- Udal teknikariek hala jotzen dituzten antzeko lanak.
Informazio kontaktua: Telefonoa: 943 75 30 43
Posta Elektronikoa : bulegoteknikoa@soraluze.eus
Eskabidea non aurkeztu:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez (SAKATU HEMEN), aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuz: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da aurkeztu beharreko dokumentuei sarrera emanez.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Obra txikietarako lizentzi eskabidea
- Gremioen aurrekontu xehetuak.
- Obraren memoria bat: zer egin nahi den ongi deskribatzen duena, lanak ulertu ahal izateko. Leihoak aldatzeko eskaera denean, egungoen argazkiak jaso beharko ditu gainera.
- Planoak edo krokisak (hala eskatzen denean).
- Beste administrazioen baimenak behar diren kasuetan, haien agiriak.
- Aldamioen proiektua (aldamiorik erabiliko bada).
- Udal teknikariak eskatzen duen dokumentazio gehigarria.
- Aurkezteko epea
Mugagabea (beti obrak hasi baino lehenago).
Zerga eta tasen ordainketa
Onartutako udal ordenantzen arabera:
- Eraikinen, instalazioen eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskal erregulatzailea
- Zerbitzu publikoen prestazioa eta administrazio lanak egiteagatiko tasen ordenantza erregulatzailea
Eta hirigintza ustiapenari dagozkionak, egongo balira.
Organo tramitatzailea:
Hirigintza
Erresoluzio organoa:
Alkatetza
Erresoluzio epea:
3 hilabete
Administrazioaren isiltasunaren eragina:
Baloratzekoa
Lege araudia:
• 2187/1978 Errege Dekretua, Hirigintza Diziplinaren Arautegia onartzen duena.
• 1627/1997 Errege Dekretua, eraikuntza obretan segurtasun eta osasun neurriei dagokiona.
• 68/2000 Dekretua, irisgarritasun baldintzei dagokiona.
• 2/2006 Zoru eta Hirigintza Legea.
• 7/2012 Legea, barne merkatuko zerbitzuei dagokiena, 2006/123/CE Zuzentaraura zenbait lege moldatzen dituena, abenduaren 12koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena.
• 112/2012 Dekretua, eraikuntza eta eraispen hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko dena.
• Plan Orokorra eta hirigintzako garapen dokumentuak.
• Eraikuntzako Kode Teknikoa (EKT).
• Eraikinen, instalazioen eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskal erregulatzailea.
• Zerbitzu publikoen prestazioa eta administrazio lanak egiteagatiko tasen ordenantza erregulatzailea.
Besterik
Eraikinen egituran, bolumenean, erabileran, etxebizitza edo lokalen kopuruan, kanpoko diseinuan eta eraikinaren eta instalazioen bizigarritasun edo segurtasun baldintzetan aldaketak eragiten dituzten lanak ez dira obra txikitzat hartuko.
Kontratista bat baino gehiago dauden kasuan, obren Segurtasun eta Osasun Koordinatzaile bat izendatu beharko du interesdunak.
Behin obrak amaituta, bertako hondakinak modu egokian kudeatu izanaren ziurtagiriak ekarri beharko ditu udalera interesdunak, bera baita haien arduraduna.
Leihoak aldatzeko asmoa dagoenean, eraikin berean aurrez aldatu dutenen formatua erabili beharko da.
Aldatzen lehena bada, eraikineko jabeen adostasuna beharko du. Gainera, Alde Zaharra Birgaitzeko Plan Bereziaren eraginpeko eraikinetan, komeni da baimena eskatu aurretik udalean kontsulta egitea, muga bereziak egon baitaitezke.
Deskargatu dokumentuak