Obra handiak
Deskribapena: Obra handiak egiteko udal lizentzia eskaria. Interesdunak pertsona fisiko zein juridikoak izan daitezke.
Obra handiak dira:
• Eraikuntza berriak
• Fatxada edo egiturari eragiten dien erreforma edo erreabilitazio lanak
• Urbanizazio lanak
• Eraisketak
• Erabilera-aldaketak
• Etxebizitza edo lokal kopurua aldatzeko diren lanak.
• Eraikinen segurtasun edo bizigarritasun baldintzak aldatzen dituztenak.
• Negutegiak edo landa eremuan eraiki beharreko edozein eraikin mota.
Informazio kontaktua: Telefonoa: 943 75 30 43
Posta Elektronikoa : bulegoteknikoa@soraluze.eus
Eskabidea non aurkeztu:
- Internet bidez: Egoitza elektronikoa atalean eskaera eginez (SAKATU HEMEN), aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
- Bertaratuz: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da aurkeztu beharreko dokumentuei sarrera emanez.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera orokorra inprimakia
- Proiektu teknikoa. Paperean eta euskarri digitalean.
- Beste administrazioen baimenak behar diren kasuetan, haien agiriak.
- Udal teknikariak eskatzen duen dokumentazio gehigarria.
Aurkezteko epea
Mugagabea (beti obrak hasi baino lehenago).
Zerga eta tasen ordainketa
Onartutako udal ordenantzen arabera:
- Eraikinen, instalazioen eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskal erregulatzailea
- Zerbitzu publikoen prestazioa eta administrazio lanak egiteagatiko tasen ordenantza erregulatzailea
Eta hirigintza ustiapenari dagozkionak, egongo balira.
Organo tramitatzailea:
Hirigintza
Erresoluzio organoa:
Alkatetza
Erresoluzio epea:
Hiru hilabete
Administrazioaren isiltasunaren eragina:
Baloratzekoa
Lege araudia:
• 2187/1978 Errege Dekretua, Hirigintza Diziplinaren Arautegia onartzen duena.
• 1627/1997 Errege Dekretua, eraikuntza obretan segurtasun eta osasun neurriei dagokiona.
• 68/2000 Dekretua, irisgarritasun baldintzei dagokiona.
• 2/2006 Zoru eta Hirigintza Legea.
• 7/2012 Legea, barne merkatuko zerbitzuei dagokiena, 2006/123/CE Zuzentaraura zenbait lege moldatzen dituena, abenduaren 12koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena.
• 112/2012 Dekretua, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko dena.
• Plan Orokorra eta hirigintzako garapen dokumentuak.
• Eraikuntzako Kode Teknikoa (EKT).
• Eraikinen, instalazioen eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskal erregulatzailea.
• Zerbitzu publikoen prestazioa eta administrazio lanak egiteagatiko tasen ordenantza erregulatzailea.
Besterik
• Obra eskaria egin aurretik, udal teknikariekin egotea gomendatzen da.
• Lanen izaeraren arabera, eskariari arautegi berezia aplikatu ahalko zaio.
• Obrak hasteko, eskaria aurkeztu arren; udal lizentzia izan arte itxaron behar da.
• Kontratista bat baino gehiago dauden kasuan, obren Segurtasun eta Osasun Koordinatzaile bat izendatu beharko du interesdunak.
• Lanak hasi aurretik, eraikuntza eta eraisketako hondakinen kudeaketa egokia egingo dela ziurtatze aldera, berme bat ezarri beharko du interesdunak.
Deskargatu dokumentuak