Hilerria

1. Hilerria: lurperatzeak

Deskribapena: Udal hilerrian ehorzteko eskaera.

Hildako pertsonarekin ahaidetasun erlazioa duen pertsonak edo legezko ordezkariak eskatu dezake izapide hau.

Informazio kontaktua:

  • Telefonoa: 943 75 30 43
  • Posta Elektronikoa : bulegoteknikoa@soraluze.eus

Eskabidea non aurkeztu:

    • Internet bidez: Erregistro elektronikoa atalean eskaera eginez (SAKATU HEMEN), aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
    • Bertaratuz: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da aurkeztu beharreko dokumentuei sarrera emanez. 

      Aurkeztu beharreko agiriak

      • Eskaera orokorra inprimakia.
      • Lurperatze lizentzia osatua, mediku ziurtagiria barne (dokumentu hau ehorzleari ematen zaio hobiratze egunean).
      • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak igorritako gorpuzkien lekualdatze ziurtagiria, udalerri zehatz batetik atera eta udalerri zehatz bateko hilerrian sarrerarekin.
      • Baimen judiziala, naturalak ez diren heriotzen kasuan.

      Deskargatu dokumentuak

      .........................

      2. Hilerria: gorpua hilobitik ateratzea

      Deskribapena: Lurpetik ateratzeko eskaera, bi aldaera izan ditzakeena:

      Lurpetik ateratzea eta lekuz aldatzea udal hilerriaren barruan, eta beraz, ehorzketa berria barne hartuz.

      Lurpetik ateratzea eta lekuz aldatzea udal hilerritik kanpo.

      Edozein familiarteko zuzenek edo hildako pertsonaren legezko ordezkariak eskatu dezake. Eskatzailea senidea ez den kasuetan, titularraren baimena izatea beharrezkoa da.

      Informazio kontaktua:

      • Telefonoa: 943 75 30 43
      • Posta Elektronikoa : bulegoteknikoa@soraluze.eus

      Eskabidea non aurkeztu:

        • Internet bidez: Erregistro elektronikoa atalean eskaera eginez (SAKATU HEMEN), aurkeztu beharreko dokumentuak atxikiz.
        • Bertaratuz: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da aurkeztu beharreko dokumentuei sarrera emanez. 

          Aurkeztu beharreko agiriak

          • Eskaera orokorra inprimakia
          • Hobiratze berria egin behar bada eta hezurtokia, horma-hobia edo panteoiaren emakida izanez gero, honen titulua edo kopia erakutsi.
          • Hobitik ateratzea hilerritik kanporako lekualdatzeagatik bada, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko baimena.

          Deskargatu dokumentuak