Biztanleen udal errolda
Biztanle erroldarekin zerikusia daukaten tramiteak:
- Errolda kontsultatu, ziurtagiriak lortu
- Erroldan alta ematea
- Erroldan alta ematea jaiotza dela-eta
- Biztanleen erroldan bizilekua aldatzea
- Erroldan ofiziozko baja ematea hirugarren batek eskatuta
- Errolda berritzea: Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza iraunkorrerako baimenik ez duten atzerritarren errolda-inskripzioa berritzea
..............................................
Errolda kontsultatu, ziurtagiriak lortu
Deskribapena: Biztanleen Erroldako datuak kontsultatu edo pertsona bat edo hainbat etxebizitza batean erroldaturik dagoela/daudela eta horren/horien inguruan Biztanleen Udal Erroldan egun dauden datuak egiaztatzen dituzten dokumentuak eskuratu.
A) Norberaren errolda ziurtagiria: Egun udalerrian bizi den pertsona baten erroldako datuak egiaztatzen dituen dokumentua.
B) Bizikidetza ziurtagiria: Egun udalerriko etxebizitza berean elkarrekin bizi diren pertsona guztien erroldako datuak egiaztatzen dituen dokumentua.
C) Ziurtagiri historikoa: Pertsona batek Biztanleen Udal Erroldan altan dagoenetik izan dituen helbide edo datu aldaketak jasotzen dituen agiria.
Erroldako datuak nola kontsultatu edo/eta errolda ziurtagiriak eskuratu:
- Internet bidez: Kontsulta internet bidez egiteko, derrigorrezkoa da NAN elektronikoa edo IZENPE txartela edukitzea eta izapidea online hastea.
- Telefono bidez: Ziurtagiria eskuratzeko udaletxeko bulego orokorretara deitu beharko da, telefonoa 943753043. Jarraian, email honetara udala@soraluze.eus nortasunaren dokumentoaren kopia bidali beharko da. Datuak baieztatu eta gero, pertsona erroldatuta dagoen tokira soilik bidaliko dira ziurtagiriak posta arruntez. Bizikidetza ziurtagiria ezingo da telefonoz eskatu.
- Bertaratuta: Interesaturik dagoen pertsona udaletxeko bulego orokorretara bertaratu beharko da eta bertan nortasunaren agiria aurkeztu beharko du (NAN, AIZ, Pasaportea). Beste pertsona baten errolda agiria eskuratzeko Ordezkapen idatzia beteta eta sinatuta aurkeztu beharko da interesatuaren eta ordezkoaren nortasun agiriaren kopia aurkeztuz. Bizikidetza ziurtagiria eskuratzeko, etxebizitzan erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsona guztien baimena eta nortasunaren agiria aurkeztu beharko da (NAN, AIZ, Pasaportea) bizikidetza ziurtagirian agertzeko baimena inprimakia betez.
Deskargatu dokumentuak:
Erroldan alta ematea
Deskribapena: Biztanleen Udal Erroldan inskribatzeko eskaera.
Eskabidea non aurkeztu behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan aurkeztu beharko da.
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Erroldan inskribatzeko eskaera inprimakia.
- Adin nagusikoak erroldatzeko: Alta eskatzen duenaren NAN, Pasaportea edo AIZ-a.
- Adin txikikoak erroldatzeko: Familia liburua. Bi gurasoekin erroldatzen ez bada, beste gurasoaren baimena, adin txikikoaren tutoretza ziurtatzen duen dokumentua edo gurasoaren erantzunkizunezko aitorpena.
Horretaz gain, etxebizitzari buruzko hauetako agiriren bat:
- Etxebizitzaren jabeak: Salerosketa eskriturak edo jabetza egiaztatzen duen dokumentua.
- Etxebizitzako maizterrak: Alokairu kontratua.
- Etxebizitza batean ez jabe, ez maizter denak: Etzebizitzaren jabeak erroldatzeko baimena inprimakia bete eta sinatu beharko du Udaletxeko Bulego orokorretan.
- Erabilera eskubideari buruzko bestelako tituluak (banaketa kasuetan sententzia judiziala, testamentuak, dohaintzak...)
Deskargatu dokumentuak
- Erroldan inskribatzeko eskaera
- Erroldatzeko baimena inprimakia
- Gurasoaren erantzunkizunezko aitorpena
Erroldan alta ematea jaiotza dela-eta
Deskribapena: Jaioberria. Adingabea aldez aurretik ez da beste udal batean erroldatuta egongo. Jaioberriaren gurasoetako batek bestearen baimenarekin, haurraren legezko turoreak edo bi guraso edo tutorearen legezko ordezkariak, berariazko baimenarekin, egin ahal izango dute tramitea.
Eskabidea non aurkeztu behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan aurkeztu beharko da.
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Erroldan alta emateko eskaera. Jaiotza inprimakia.
- Interesdunaren NAN, Pasaporte, edo AIZ originala.
- Jaioberria agertzen den Familia liburua.
- Adin txikikoa gurasoetako batekin soilik erroldatzen bada, zaintza guraso horri eman zaiola jasotzen duen sententzia judiziala aurkeztu beharko da; edo halakorik ezean, beste gurasoak sinaturiko "Adin txikikoen Erantzukizunpeko Adierazpena" eta haren identifikazio dokumentazioa.
Deskargatu dokumentuak
Biztanleen erroldan bizilekua aldatzea
Deskribapena: Udalerri beraren barruan bizileku aldaketa bat erregistratu.
Eskabidea non aurkeztu behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan aurkeztu beharko da.
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Etxebizitza aldaketa eskaera inprimakia;
- Adin nagusikoak erroldatzeko: Alta eskatzen duenaren NAN, Pasaportea edo AIZ-a.
- Adin txikikoak erroldatzeko: Familia liburua.
- Bi gurasoekin erroldatzen ez bada, beste gurasoaren baimena, adin txikikoaren tutoretza ziurtatzen duen dokumentua edo Gurasoaren erantzunkizunezko aitorpena inprimakia.
Horretaz gain, etxebizitzari buruzko hauetako agiriren bat:
- Etxebizitzaren jabeak: Salerosketa eskriturak edo jabetza egiaztatzen duen dokumentua.
- Etxebizitzako maizterrak: Alokairu kontratua.
- Etxebizitza batean ez jabe, ez maizter denak: Etxebizitzaren jabeak erroldatzeko baimena inprimakia bete eta sinatu beharko du Udaletxeko bulego orokorretan.
- Erabilera eskubideari buruzko bestelako tituluak (banaketa kasuetan sententzia judiziala, testamentuak, dohaintzak...).
Deskargatu dokumentuak
- Etxebizitza aldaketa eskaera
- Erroldatzeko baimena inprimakia
- Gurasoaren erantzunkizunezko aitorpena inprimakia
Erroldan ofiziozko baja ematea hirugarren batek eskatuta
Deskribapena: Biztanleen Udal Erroldan hirugarren baten baja eskatzea bertan bizi ez delako.
* Toki-erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudiaren 72. artikuluaren arabera, Udalak gaizki inskribatuta egoteagatik ofiziozko baja emango die aipatutako araudiaren 54. artikuluan ezartzen diren baldintzak bete gabe erroldatuta daudenei; dagokion espedientean hori egiaztatu ondoren, interesdunari horren berri emango zaio.
Interesa duen edozeinek, adinez nagusia izanik, etxebizitzaren jabea, egoilarra edo alokairu kontratuaren titularra bada, interes legitimoa duela frogatzen badu, edo horietakoren baten legezko ordezkaria bada eska dezake baja. Udalak ere ofizioz has dezake izapide hau.
Eskabidea non aurkeztu behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan aurkeztu beharko da.
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Eskaera orokorra inprimakia; zehaztuz, bertan zerrendaturiko pertsonak ez direla etxebizitza horretan bizi, ez dela ezagutzen pertsona horiek non bizi diren eta, beraz, horiek erroldan bajan emateko eskaera eginez. Eskaera eskatzaileak sinatu behar du.
- Izapidea etxebizatzaren jabeak eskatzen baldin badu: Bere NAN, Pasaporte edo AIZ originala.
- Izapidea alokairu kontratuaren titularrak eskatzen baldin badu: Bere NAN, Pasaporte edo AIZ originala.
- Legezko titulua (eskritura, alokairu kontratua...).
- Oker erroldaturiko pertsonen identifikazio datuak eta eragindako etxebizitzaren helbidea.
- Ofizioko baja eskaera etxebizitza horretan erroldaturiko ezkontideen arteko banaketagatik bada, banaketa sententziaren kopia ekarri beharko da, etxebizitzaren erabilera esklusiboki eskatzailea den ezkontideari ematen zaiola azaltzen duena.
Deskargatu dokumentuak
Errolda berritzea: Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza iraunkorrerako baimenik ez duten atzerritarren errolda-inskribapena berritzea
Deskribapena: Ohiko bizilekurako baimenik ez duten Europako erkidegokoa ez den atzerriko herritarren errolda inskripzioa berritzean datza. Berritze hau bi urtean behin egin behar da eta udalerrian bizitzen jarraitzen dela berresteko da. Betetzen ez bada, iraungitzeagatik baja emango zaio.
Eskabidea non aurkeztu behar da: Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan aurkeztu beharko da.
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Biztanle erroldaren izen-ematea berritzeko eskaera inprimakia, interesdunaK sinatuta.
- Interesdunak: Pasaportea edo AIZa eguneratua aurkeztu beharko da (iraungita badago, berritzearen frogagiria ere aurkeztu beharko da) .
* Eskatzailea adin txikikoa bada, berritzea bere gurasoren batek edo legezko ordezkariak sinatu beharko du, eta indarrean dagoen haren NAN, Pasaporte edo AIZ erantsiko da.
Deskargatu dokumentuak