Alta edo matrikula berria
Deskripzioa: Trakzio Mekanikoduneko Ibilgailuen gaineko zerga urteko zerga da eta bide publikoetan zirkulatzen duten trakzio mekanikoduneko ibilgailuen titularitatea zergapetzen du, hau da Trafikoko Lurralde Buruzagitzan matrikulatuta dauden ibilgailu guztiak.
Ibilgailu berri bati alta emateko (matrikula emateko) Trafikoko Lurralde Buruzagitzak, interesatuari -beste agiri batzuen artean- zerga horren kuotari dagokion zati proportzionala aurretik ordaindu izanaren frogagiria eskatzen dio. Kasu horretan, hau da, ibilgailu berri bat erosten denean, kuotaren zenbatekoa urte osoko hilabeteen heinean banatuko da, ibilgailua erosi den egunari dagokion hilekoa barne.
Eskaera egiteko tokia: Udaleko bulego orokorrak.
Aurkeztu behar diren agiriak:
-
Eskabide ofiziala, Trakzio Mekanikoduneko Ibilgailuen gaineko zergarena, behar bezala beteta eta sinatuta (Herritarren Arreta Bulegoan bete). Eskabidea hemen.
-
Ibilgailuaren ezaugarri teknikoei buruzko ziurtagiria (fitxa teknikoa) edo horren aldakia.
-
Titularraren edo titularren NAN aldakia. Titularra ondasun-erkidego bat bada, hori osatzen duten pertsona guztien NAN aldakiak. Titularra enpresa bat bada, IFZren aldakia.
Oharrak: Udalean tramite hori egin ondoren, interesatuak Trafikoko Lurralde Buruzagitzara joan behar da, ibilgailuaren alta tramitatzera. Kasu bakoitzean aurkeztu behar den dokumentazioa zein den jakiteko, kontsultatu TRAFIKOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAren orrialdea.