Aldi baterako baja eta behin betiko baja

Deskripzioa: Ibilgailu bati aldi baterako baja edo behin betikoa ematea interesatuaren bizilekuari dagokion probintziako Trafikoko Buruzagitzan edo bestela matrikulatu zen probintziakoan.

Eskaera egiteko tokia (Gipuzkoan):
GIPUZKOAKO TRAFIKO BURUZAGITZA
Julio Caro Baroja Plaza - 2
20071 Donostia 943 45 20 00 Tfnoa.

Tramitatzailea:
GIPUZKOAKO TRAFIKO BURUZAGITZA
Julio Caro Baroja Plaza - 2
20071 Donostia 943 45 20 00 Tfnoa.

Aurkeztu behar diren agiriak:

Kasu bakoitzean aurkeztu behar den dokumentazioa zein den jakiteko, kontsultatu TRAFIKOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAren orrialdea.

Oharrak: Ibilgailuari Trafikoan behin baja emanda, Udalak, interesdunaren eskaera jaso ondoren, Trakzio Mekanikoduneko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotan dagokion zatia itzultzen du. Kasu horretan, hilabeteen heinean banatuko da itzuliko den kuota-zenbatekoa, baja eman eta hurrengo hilabetetik zenbatuta. Zergaren ordainketa helbideratzeke badago edo dirua itzultzeko kontua aldatu nahi izanez gero, Udaletxeko bulego orokorretan ondorengo inprimakia bete eta aurkeztu beharko da: Zerga itzultzeko eskaera.