Titularitate aldaketa
Zer da?
Zabor bilketa tasaren titularitate aldaketa Udalari jakinaraztean datza.
Aurkeztu beharreko agiriak
Titularitate aldaketa bat eskatu nahi baduzu, ondoko inprimakia behar bezala beteta aurkeztu beharko duzu: Titularitate aldaketaren eskaera-orria.
Eskabidea non aurkeztu behar den
-
Inprimakia Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan aurkeztu beharko da.
-
Faxa bidaliz: 943 75 3112
-
Posta elektronikoz udala@soraluze.eus
Faxez edota posta elektronikoz egiteko datu hauek zehaztu behar dira:
-
Erreziboaren aurreko titularra.
-
Erreziboaren titular berria.
-
Kontu zenbakia ( 20 digitoak ).
Tasa fakturatu eta kobratzen da hiruhilean behin, aldi bakoitzaren hasieran, eta kuota osoa eta zatiezina izango da. Fakturatu beharreko aldiaren lehen egunean (urtarrilaren 1ean, apirilaren 1ean, uztailaren 1ean eta urriaren 1ean) alta jasota dagoen jabearen izenean egingo da ordainagiria.
Alta berriek, bajek eta aldaketek, eskatu direneko hurrengo hiruhilekotik aurrera izango dituzte ondorioak.
Zerbitzuan baja emango da: etxebizitzen kasuan, eraikina botatzen denean; enpresa jardueren kasuan, jarduera laga duela udal bulegoetan adieraztean; bizileku edo eraikin berean egiten diren merkataritza, industria, lanbide eta abarren jarduerek, horiek egiten dituztenek etxebizitzarako ere erabiltzen badute (adibidez, ile apaindegiak, kontsultoretzak eta abar), jarduera bezala ordainduko dute soilik.
Aldizkako zerga denez (hiruhilekoa), jakinarazpenak ez dira banaka egingo, taldeka baizik, GAOren eta hedabideen bidez. Horregatik, ordainagiriak helbideratzea gomendatzen dugu, banketxe baten bidez; horretarako, udal bulegoetara 20 digituko kontu zenbakiaren berri eman beharko da.
Salbuespenak
Zabor-bilketa zerbitzuari dagokion tasa ordaintzetik salbuetsita geratzen dira:
- Hondamen egoeran dauden baserriak.
- Inongo jarduerarik ez duten lokalak.
Tarifen aplikazio arauak
Baserri hutsek etxebizitza hutsak bezala ordainduko dute. Ordaintzetik salbu geldituko dira hondamen egoeran dauden baserriak soilik.
Jatetxe jarduera duten baserriek, jatetxeei dagokien tarifa bera ordainduko dute.