Sailkatutako jarduerak

Zer da eta zertarako?

Jarduerentzat Lizentzia, zehaztutako jardueretan.

Helburua

Jarduera Lizentziak zehazten duen jarduera garatu ahal izatea.

Helburu hau lortzeko, pertsona edo entitate eskatzaileak, eskariarekin batera aurkeztu beharko ditu, jarduera legeztatzeko proiektu teknikoa. Udalak ondoko espedientea tramitatuko du.

AMINP.

3/1998 Legea, EAEko Ingurumenaren Babeserako Lege Orokorraren (7/2012 Legeak moldatua) II. Eranskinean A atalaK  (ERANSKINA II) zehazten du zein diren jarduera lizentzia behar duten jarduera sailkatuak.

Hartzaileak

Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Ondorengo instantzia deskargatu eta erabili dezakezu.
  • Sailkatutako jardueraren proiektua  (3 ale paperean eta bat euskarri digitalean CDan).

Tramitea amaituta, jarduera martxan jarri baino lehen:

  • Komunikazio inprimakia , behar bezala beteta.
  • Jarduerak edo/eta instalazioak proiektura eta aurkeztutako dokumentazio teknikora behar bezala egokitzen dela egiaztatzen duen tekniko konpetente baten ziurtagiria. Era berean indarrean diren arautegiak betetzen dituela eta kasuan, ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen direla egiaztatu behar da.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan emandako alta agiriaren kopia.
  • Instalazio elektrikoari buruzko lurraldeko industria delegazioaren diligentzia dokumentua.
  • Suteen aurkako babeserako bitartekoan ziurtagiria, instalatzaile autorizatuak emana. Extintoreak soilik izateko kasuan, mantenu kontratuaren kopia aurkeztuta nahikoa da.
  • Proiektu arkitektonikodun obrak egin diren kasuan, obra amaierako ziurtagiria eta dagokion likidazioa, lanen zuzendari fakultatiboak igorrita eta bere kolegio profesionalak bisatua.
  • Funtzionamendurako osasun baimena hala badagokio.
  • Jarduerari dagokion dokumentazio espezifikoa.

Aurkezteko epea

Mugagabea (jarduera martxan jarri aurretik beti)

Aurkezteko tokia

Udaletxeko Harrera Bulegoan: Santa Ana 1, behe solairua

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00.

Informaziorako kontaktua

Hirigintza. Udaletxeta. Santa Ana 1, lehenengo pisua
Telefonoa: 943 75 30 45
e-maila: bulegoteknikoa@soraluze.eus

Zerga eta tasen ordainketa

Onartutako Zerga Ordenantzaren arabera: Zerbitzu publikoen prestazioa eta administrazio lanak egiteagatiko tasen ordenantza erregulatzailea.

Organo tramitatzailea

Hirigintza

Erresoluzio organoa

Alkatetza

Erresoluzio epea

Sei hilabete

Administrazio isiltasunaren ondorioa

Baloratzekoa

Lege arautegia

  • 3/1998 EAEko Ingurumenaren babeserako lege orokorra.
  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 12ko 7/2012 Legea, barne merkatuko zerbitzuei dagokiena, 2006/123/CE Zuzentaraura zenbait lege moldatzen dituena.
  • Plan Orokorra eta hirigintzako garapen dokumentuak.
  • Zerbitzu publikoen prestazioa eta administrazio lanak egiteagatiko tasen ordenantza erregulatzailea.
  • Uraren ziklo integralaren kudeaketarako Ordenantza erregulatzailea.