Helbideraketak
Edozein udal zergaren ordainketa helbideratzeko kontu zenbakia ematean datza.
Aurkeztu beharreko agiriak
Helbideraketa eskaera bat aurkeztu nahi baduzu, ondoko inprimakia behar bezala beteta aurkeztu beharko duzu: HELBIDERAKETA ESKAERA (PDF edo Word).
Eskabidea non aurkeztu behar den
- Inprimakia Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan aurkeztuz.
- Faxa bidaliz: 943 75 3112
- Posta elektronikoz udala@soraluze.eus.
Faxez edota posta elektronikoz egiteko datu hauek zehaztu behar dira:
- Erreziboaren titularra.
- Zerga mota.
- Kontu zenbakia ( 20 digitoak ).
Eskatutako aldaketa eskaera egin ondorengo ekitaldi edo epealditik aurrera hasiko da aplikatzen, eta ez du atzerako eraginik izango.