Zuhaitz Eguna 2022

Zuhaitz Eguna 2022

2022/03/25
Udaleko Ingumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak, Baso Biziak Elkarteak, Lurgaia Fundazioak eta Soraluzeko mendi taldeak Zuhaitz Eguna antolatu dute elkarlanean apirilaren 3rako.

Azken urteetan egiten duten moduan, ZUHAITZ EGUNA antolatu dute Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapeneko Departamentuak, herriko Soraluzeko Baso Biziak Elkarteak, LURGAIA fundazioak eta Soraluzeko Mendi Taldeak elkarlanean.

Aurtengo Zuhaitz Eguna apirilaren 3an, egingo da, igandearekin.

Zuhitz-landaketa Unamuno baserriaren lurretan egingo da, bidegorri alboan.

IZEN EMATEA

Email bat bidali ondorengo helbide elektronikora:soraluzekobasobiziak@gmail.com

ORDUA ETA LEKUA

Gozieko 9:00etan, Plaza Berritik.

URA ETA JATEKOA

Ura eta goiz erdian jateko zerbait eraman behar da.

ARROPA ETA OINETAKOAK

Mendiko edo uretarako botak, arropa erosoa eta euritako arropa.

ESKULARRUAK ETA TRESNAK

Antolakuntzak ipiniko ditu.

IRAUPENA

Bazkaltzerako etxera.

Landaketak bukatu ostean, salda eta txorizoa banatuko da Iñazibarrreko aisialdi gune berrian.

Animatu eta parte hartu!