Zuhaitz Egun arrakastatsua
Laurogei pertsonatik gora bildu ziren larunbatean Urtiazelaiko lurretan aurtengo Zuhaitz Eguna ospatzeko antolatuta zegoen bertako zuhaitzen landaketan.
Larunbatean, urte askoren ondoren, Zuhaitz Eguna ospatu zen berriz ere herrian.
40 bat zuhaitz landatu ziren, bertako zuhaitzak guztiak ere: pagoak, haritzak eta lizarrak.
Bertara hurbildu ziren 80tik gora pertsonek oso goiz atsegina igaro zuten.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie Zuhaitz Egunaren antolaketan lagundu zuten guztiei, Soraluzeko Mendi Taldeari, Urtiazelaiko Izai Aterpe eta Txaboletako kideei eta landaketak egin ziren lursailetako jabe diren Martin eta Julian Ezenarrori.
Aurtengoak izan duen arrakasta ikusita, datorren urtean ere errepikatzeko asmoa azaldu du Udalak.