Zubi Nagusia itxi egingo dute trafikora ostiral honetan

Zubi Nagusia itxi egingo dute trafikora ostiral honetan

2023/02/16
Bihar ostirala, otsailak 17, itxita egongo da Zubi Nagusia goizeko 12:30etik arratsaldeko 5etara, Euskal Aratosteetako dantza erakustaldia prestatzeko egin beharreko lanengatik.

Euskal Aratosteetako ospakizunak direla eta, ostiral honetan, otsailak 17, itxi egingo dute trafikora Zubi Nagusia, goizeko 12:30etik arratsaldeko 5etara.

Halaber, debekatuta egongo da denbora-tarte horretan Zubi Nagusian aparkatzea.

Aratosteetako haurren desfilea arratsaldeko 3:30ean abiatuko da Estaziño kaletik eta 4etan amaituko da Zubi Nagusian, ondorengo ibilbidearekin: Estaziño kalea, Etxaburueta kalea, Plaza Berria, Kalebarren, Plaza Zaharra, Gabolats kalea, Gabolatseko Zubia, Iturburu pasealekua eta Zubi Nagusia.

Ordutegi horretan herrigunean ibilgailuarekin ez ibiltzea edo arretaz ibiltzea eskatzen zaie garajeak herrigunean dituzten herritarrei.