Zortzi peoi balioanitz kontratatzeko enplegu-deialdia kalteberatasun- edo bazterketa-egoeran dauden pertsonentzat

Zortzi peoi balioanitz kontratatzeko enplegu-deialdia kalteberatasun- edo bazterketa-egoeran dauden pertsonentzat

2025/01/10
Debemenek zortzi peoi balioanitz lanaldiaren %75ean kontratatzeko enplegu-deialdia egin du kalteberatasun- edo bazterketa-egoeran dauden pertsonentzat Lanbideren "LARK 2024-2025" programari esker; izen-ematea urtarrilaren 27ra arte egongo da zabalik.

Soraluzen erroldatutako pertsonek izena eman ahal izango dute Debemenek egingo duen kontratazio multzoan. Deialdia Lanbidek diruz lagundutako LARK 2024-2025 proiektuaren baitan txertatzen da: peoi balioanitz kontratatzeko enplegu-deialdia kalteberatasun- edo bazterketa-egoeran dauden pertsonentzat. 

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Lanbideren Elgoibarko bulegoan eta online eman dezakete urtarrilaren 27ra bitarte.

Zortzi peoiren kontratazioa

Zortzi peoi balioanitz kontratatuko dira sei hilabetez %75eko lanaldian eta %25eko prestakuntza-formakuntzarekin. Soldata gordina 1.300€koa izango da eta aurreikusten da otsailaren 17an hasiko liratekeela lanean langile berriak.

Hauexek dira langileek egin beharko dituzten zereginak:

  • Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba, Itziar eta Mutrikuko udalerrietako berdeguneak egokitu eta edertzea.
  • Elementu txikiak eta ondasunak konpontzea.
  • Lorezaintzako eta igeltserotzako oinarrizko lanak.
  • Espazio publikoak eta bideak mantentzea eta garbitzea.
  • Naturaren kontserbazioa: zuhaitz-masak eta ibaien garbiketa.

Lan-deialdian izena emateko baldintza hauek bete beharko dira:

  • Soraluzen, Elgoibarren, Mendaron, Deban edo Mutrikun erroldatuta egotea.
  • Eskaintzan izena emateko unean eta kontratua egin aurreko egunean langabezian egotea.
  • Kalteberatasun-egoeran edo bazterketa-egoeran egotea.
  • COLVU eta/edo CATP 2023-2024 programetan parte hartu ez izana.
  • Adierazitako zereginak betetzea eragozten duen ezintasunik edo bestelako eragozpenik ez izatea.

Izen-ematea

Enplegu-formazio deialdian izena emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 27ra arte. Horretarako bi bide egongo dira:

  • Elgoibarko Lanbideren bulegoan, astelehenetik barixakura 8:30 - 14:00 bitarte.
  • Online, Lanbideren webgunean.