Zibismo ordenantza adosteko azken bilera

Zibismo ordenantza adosteko azken bilera

2017/03/15
Portaera zibiko edo gizalegezkoak sustatzeko ordenantza lantzen ari den herritarren taldeak azken bilera egingo du ostegun honetan, arratsaldeko 7etan, udaletxeko Saio Aretoan.

Soraluzeko Udalak gizalegezko portaerak sustatzea helburu duen parte-hartze prozesu bat eraman du aurrera azken asteetan.

Herritarrekin hainbat bilera egin dira, denon artean gizalegezko gutxieneko portaerak zeintzuk izan behar duten adostu eta  gizalege edo zibismoari buruzko ordenantza bat lantzeko.

Bihar 4. eta azken bilera egingo du lan-taldeak; ohikoa den moduan, udaletxeko saio aretoan, arratsaldeko 7etan. Azken bilera honetan, Ordenantzaren III. eta IV. tituluak jorratuko dira.

Bertaratzeko asmoa izan dezaketen herritarrek HEMEN sakatuz kontsulta dezakete bileran langai izango den ordenantza-zirriborroa.

Udalak dei egin nahi die herritarrei beren egunerokotasunean hain garrantzitsua den gai honen lanketan parte har dezaten.