Zentral hidroelektrikoaren mantenua

Zentral hidroelektrikoaren mantenua

2022/06/29
Sologoeneko zentral hidroelektrikoaren mantenu-lanen kontratua lehiaketara atera du Udalak; Astelehenean argitaratu zen Euskadiko kontratazio publikoko plataforman.

Soraluzeko Udalaren jabetzakoa den Sologoeneko Elektra Etxeko makineria elektrikoaren, tresnen eta horiekin lotutako ekipoaren konpontze- eta mantentze-zerbitzuak atera ditu lizitaziora Udalak.

Helburua bertan dagoen makineria egoera onean mantentzea da ahalik eta elektrizitate ekoizpen handiena izateko.  

Mantenu zerbitzuaren iraupena bi urtekoa izango da eta luzapenen gehieneko kopurua bi urtekoa, luzapen bakoitzaren iraupena ezingo delarik urtebetetik gorakoa izan. Lizitazioaren aurrekontua 35.867,16 BEZ-a aparte.

Kontratuaren zehaztapenak Euskadiko kontratazio publikoko plataforman aurki daitezke ondorengo loturan:

https://www.contratacion.euskadi.eus/kontratazio_iragarkia/soraluzeko-sologoen-zentral-hidroelektrikoa-mantentzeko-kontserbatzeko-eta-ustiapenean-laguntzeko-zerbitzua/w32-kpeperfi/eu/