Zapatuan, Ezoziko Ama abesbatzaren eta Oskarbi Taldearen kontzertua
Soraluzeko Udaleko kultura batzordea eta Ezoziko Ama Abestatzako juntakideak urtebetez aritu dira kontzerturako antolaketa lanetan. Antolakuntza taldeko kideen esanetan, emanaldi berezia izango da; izan ere, 51 urteren ostean, Oskarbi Soraluzera bueltatuko da.
1973ko azaroaren 24an, gaueko 22:00etan, Oskarbi Taldeak kantaldia eskaini zuen eliza ondoko zineman, Soraluzeko Gaztediak antolatuta, Soraluzeko Ametsa ikastolaren alde. Harrezkero itzuli gabea da musika taldea Soraluzera.
Oskarbi Taldea: ibilbide oparoa
Oskarbi Taldeak ibilbide luzea eta oparoa egin du euskal kantagintzaren barruan. 1966an sortu zutenetik, 58 urtean, ia 600 emanaldi eskaini ditu Euskal Herri osoan. Gainera, bere garaian, taldea 'Ez dok Amairu' mugimendu kulturaleko partaide izan zen. Soraluzeko emanaldian parte hartuko dute sorreratik taldekide diren Joxeluix Treku, Iñaki Maritxalar eta Maite Aizkorretak. Beraiekin batera arituko dira Manex Iñigo Ibabe eta Maite Aldaregia taldekide berriagoak ere.
Kontzertu berezia zapatuan
Errepertorioari dagokionez, lehenengo zatian, Ezoziko Ama abesbatzak sei abesti kantatuko ditu: Bring Me Little Water, Sylvi, This Little Light of Mine, Zeruan Eder Ilargia, Txoria Txori eta La Llamada. Bigarren zatian, berriz, Oskarbik euskarazko kanta berriak eta tradiziozkoak kantatuko ditu. Amaitzeko, biek elkarrekin hiru kanta interpretatuko dituzte: Soin berriko koplak, Mariñela eta Esperantzari Leiho Bat.
Eguna: urtarrilak 4, zapatua
Ordua: 19:30
Lekua: Arane Kiroldegiko pilotalekua
Prezioa: 7 euro
Sarrerak salgai
Sarrera eskuratzeko bi bide egongo dira:
- Online: bibe.me atariaren bidez: Ezoziko Ama eta Oskarbi Taldearen kontzertua
- Aurrez aurre:
- Iratxo goxoki-dendan.
- Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.
Ezoziko Ama Abesbatzak eta Udaleko Kultura Batzordeak herritar oro animatu nahi du kontzertuarekin gozatzera.