Zaharren Egoitzako ortuaren ustiaketa
Mesedetako Amaren Zaharren Egoitzako Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeak egoitzaren lurretan dagoen ortua ustiatu edo esplotatuko duen pertsona bat aukeratzeko prozesua abian jartzea erabaki zuen bere azken batzarrean.
Orain artean ortuaz arduratzen zen pertsonak utzi egin dio zeregin horri eta, hori horrela, ortuaren ardura hartuko duen ordezkoa aukeratzeko deialdia egin du du egoitzako Patronatuak.
Aipatutako lursailaren aprobetxamendua edo erabilera urte baterako emango da, gehienez ere beste 4 urtez luzatzeko aukerarekin.
Ortua ustiatzeko aukera doan emango litzaioke aukeratua gertatzen den interesdunari, inguruko lursailen garbiketa egitearen truke.
Interesdunek 15 eguneko epea izango dute izena emateko, ondorengo telefonora deituta 943 751136.
Izena ematen dutenen artean zozketa egingo da.