Zabor-edukiontzien lekualdaketa
Hilabete honetan bertan hasiko diren "Patria" telesailaren grabaketa-lanak direla eta, Zubi Nagusian dauden zabor-edukiontziak kiroldegi alboko aparkalekura eramango dtu Udalak.
HBO telebista-kateak laster hasiko ditu Fernando Aranburu idazlearen "Patria" nobelan oinarritutako izen bereko telesailaren grabaketa-lanak.
Grabaketa-lanok hainbat aldaketa eragingo dituzte herrigunean, eta horietako bat Zubi Nagusiko zabor-edukiontzien lekualdaketa da.
Udalak Baltegieta kalean dagoen kiroldegi ondoko aparkalekura eramango ditu Zubi Nagusian gaikako bilketarako jarrita dauden edukiontziak.
Aipatutako neurriak sortaraz ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatu nahi die Udalak herritarrei.