Zabalik da Euskaraldian izena emateko epea

Zabalik da Euskaraldian izena emateko epea

2022/09/30

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra Euskal Herri osoan aurrera eramango den Euskaraldia: Hitzez ekiteko garaia; ariketa sozialean 3. edizioan parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago. Irailaren 29tik aurrera euskara praktikan jarri nahi duten herritarrek izena eman dezakete dagoeneko hizkuntza ohiturak astintzea helburu duen ariketa sozialean.


ZER?
Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa da Euskaraldia: lehen hitza esukaraz egin dezagun,
euskaraz dakitenekin euskaraz mintzatu gaitezen, eta elkarrizketa elebidunak izan
ditzagun arazorik gabe. Aurreko edizioetan bezala, urrats berriak emango ditugu, eta
norbanakoak ez ezik, entitateek ere, taldean, neurriak hartuko dituzte hizkuntza parktika
euskaldunagoak bultzatzeko.


NOIZ?
2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra.


NOLA?
2022an Euskaraldiak, aurreko edizioan egin moduan, 15 egunez, herritarrei belarriprest
edo ahobizi portaerak hartzeko deia luzatuko die, eta mota guztietako entitateetan
ariguneak osatzeko proposamena ere egingo du. Txapa jantzi eta ahal den guztietan
euskaraz aritzea da 15 egunetarako egitekoa.


HERRITARRAK: AHOBIZI ETA BELARRIPREST
* AHOBIZI: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro.
Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz
egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila
izan arren, elkarriketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen
dutenean.
* BELARRIPREST: Aldiro erabakitzen dut euskaraz norekin, noiz edota non
egin. Agian, beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara
dakitenek niri uneoro euskaraz hitz egitea nahi dut; eta horixe eskatzen diet
modu esplizituan.


ENTITATEAK: ARIGUNEAK
Mota guztietako entitateek hartu ahal izango dute parte ariketan (enpresak, dendak,
kultur eta kirol elkarteak, erakunde publikoak…), ariguneren bat badute.
Ariguneek, edo euskaraz lasai aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen
dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean.

Talde hauetako kideek ahobizi edo belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak
iraungo duen bitartean, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dute ariguneetan.


IZEN-EMATEA
Izen-ematea www.euskaraldia.eus helbidean egin daiteke.
Informazio gehiagorako soraluze@euskaraldia.eus helbidera idatz daiteke.