Astelehenean zabalduko dute udaleku irekietarako izen-ematea

Astelehenean zabalduko dute udaleku irekietarako izen-ematea

2023/05/05
Astelehenetik eta maiatzaren 19ra arte dago zabalik aurtengo udaleku irekietan izena emateko aukera; matrikula-kuota ordaintzeko dirulaguntzak udaletxean eskatu behar dira.

Kukumixo eta Pil-pilean elkarteek Soraluzeko Udalaren finantzazioarekin antolatzen dituzten udaleku irekiak uztailaren 3tik 14ra bitartean izango dira.

Aurten, lehenengo aldiz, 3 urteko haurrek ere izango dute udalekuetan parte hartzeko aukera, ludotekako hezitzaileen gidaritzapean.

Izena emateko epea astelehenean zabaldu da eta maiatzaren 19an itxiko da.

PARTEHARTZAILEAK

Haur Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailak eta Lehen Hezkuntzako maila guztiak.

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera.

MAILAK ASTELEHENETIK OSTEGUNERA OSTIRALAK
HH3 10:00-12:30 10:00-13:00
HH4-LH6 10:00-13:00 10:00-17:00

 

HH4tik gorako haurrek gau bat etxetik kanpora pasatzeko aukera izango dute.

MATRIKULA

Maiatzaren 8tik 19ra, Pil-pilean elkartearen bulegoan edota ONLINE.

Maiatzaren 19tik aurrera, plaza libreak dauden bitartean bakarrik onartuko dira matrikula berriak.

KUOTAK

Matrikularen prezioa:

MAILAK 1 ASTE 2 ASTE
HH3 20 40
HH4-LH6 30 60

 

MATRIKULA ORDAINTZEKO DIRULAGUNTZAK

Udalak matrikula-kuota ordaintzeko dirulaguntzen oinarriak HEMEN kontsultatu daitezke.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK

Izen-emate orria, osasun txartelaren fotokopia eta ordainketa egin izanaren ziurtagiria.

INFORMAZIOA

Informazio gehiago jaso eta zalantzak argitzeko ondorengo bideak erabil daitezke:

  • miren@pilpilean.eus
  • 943751304