XXXVIII. Idazlan Lehiaketa
Soraluzeko Udaleko Euskara Batzordeak Soraluzeko eskola umeen euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko, Ipuin Lehiaketa sortu zuen 1985ean.
Aurtengo hau, beraz, XXXVIII. lehiaketa da.
Hauek dira aurtengo lehiaketaren oinarriak:
PARTE HARTZEA
Soraluzen bizi den Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko edozein pertsonak har dezake parte lehiaketa honetan. Parte hartzen dutenen artean hiru maila bereizten dira: LHko 3. eta 4. mailak , LHko 5. eta 6. Mailak, eta DBH.
LANEN EZAUGARRIAK
Lanak euskaraz idatzitakoak, jatorrizkoak, inoiz argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak izango dira. Itzulpenik ere ez da onartuko.
Lanak txukun eta garbi aurkeztuko dira. Arau hau betetzen ez dutenak zuzenean baztertuko dira.
Idazlanek, gehienez ere, 3 orrialde izango dituzte. Gaia librea izango da.
LANAK AURKEZTEKO EPEA
Lanak aurkezteko epea MAIATZAren 19ra arte luzatuko da.
LANAK NOLA AURKEZTU
Idazlanak egilearen izenik jarri gabe aurkeztuko dira. Izenaren ordez goitizena jarriko da.
Atzealdean, tolestutako papertxo batean idatzita eta idazlanari grapaz josita, idazlearen datuak idatziko dira: izen-abizenak, kurtsoa edo maila, helbidea eta telefonoa.
LANAK NORA BIDALI
Lehiaketara aurkeztu nahi diren lanak ikastetxean bertan entregatu behar dira.
SARIAK
Maila bakoitzeko hiru lanik onenek saria jasoko dute.
- saria: Oparia.
- saria: Oparia.
- saria: Oparia.