XXVIII. Kaleko Margo Lehiaketa
Kaleko Margo Lehiaketa antolatuko du XXVIII. aldiz igande honetan, goizeko 9etatik aurrera, Udaleko Kultura Batzordeak.
Aurtengoan ere, helduen lehiaketaz gaiinera, haurrei zuzendutako lehiaketa egingo da, goizeko 11etatik 13etara, Plaza Berrian.
Helduen lehiaketa
Kaleko Margo Lehiaketaren XXVIII. edizioan parte hartu ahal izateko izen-ematea Udaletxean egingo da igandean, goizeko 9etatik 10etara. Une berean, margolariek erabiliko dituzten margo-oihalak seiluz joko dira.
Izen-ematea irekia izango da, nahi duten pertsona guztiek parte har dezaketelarik. Partehartzaileek, beren lanak burutzeko beharrezkoak dituzten material eta tresna guztiak ekarriko dituzte.
Lehiaketaren gaia: Soraluze.
Lanak arratsaldeko 2:00ak eta 2:30ean bitartean entregatu ahal izango dira Udal Kiroldegiko erakusketa aretoan.
Gai den epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Erabakia igandean bertan, arratsaldeko 5:30ean, emango da jakitera eta, jarraian sari banaketa egingo delarik Kulturguneko erakusketa-aretoan. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.
Hurrengo sari hauek izango dira:
Lehen saria ................................ 600 euro.
Bigarren saria ............................ 400 euro.
Hirugarren saria.......................... 300 euro.
Saritutako lanak Udalaren esku geratuko dira, egokia deritzon erabilera emango dielarik.
Epaimahaikoen iritziz lanek ez balute kalitate maila egokirik, ez da sariturik izango.
Haurren lehiaketa
Haurren mailako lehiaketan 16 urtera arteko haur eta gaztetxoek har dezakete parte.
Lehiaketa goizeko 11etatik 13etara egingo da, Plaza Berrian.
Lehiakideek bertan jaso ahal izango dituzte margotzeko behar dituzten tresnak (orria, arkatza, ezabagoma, txorroskiloa eta margoak).
Lehiakide guztiek oparia jasoko dute.
Maila bakoitzeko lehen 3 sailkatuentzako dago saria.
Saridun zeintzuk gertatu diren arratsaldeko 2etan egingo du publiko epaimahaiak eta sariak arratsaldeko 5:30ean emango dira, Kulturguneko erakusketa-gelan.
Lehiakideak 5 mailatan banatuko dira:
- Haur Hezkuntza
- Lehen Hezkuntza 1. eta 2 mailak.
- Lehen Hezkuntza 3. eta 4. mailak.
- Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailak.
- Bigarren Hezkuntza
Saritutako lanen erakusketa
Helduen lehiaketan parte hartu duten lanekin eta haurren lehiaketan saritutakoekin erakusketa egingo da uztailaren 4tik 9ra, Kulturguneko erakusketa-gelan.