"Vida" obraren antzezpena

"Vida" obraren antzezpena

2023/03/29
La Red Teatro antzerki konpainia eibartarrak "Vida" antzezlana taularatuko du ostiral honetan, martxoak 31, arratsaldeko 8etan, Herri Antzokian; sarrerak leihatilan, 5 euroan.

La Red Teatro Eibarko konpainiak ostiral honetan, martxoak 31, taularatuko du bere muntaia berria, 'Vida' izenburua duena eta Maite Lorenzo eta Juanma Cano konpainiako kideen eta Mikel Areitioaurtena muntaiaren zuzendariaren artean sortutako den testu propioa.

Tragikomedia honetan, bizitzako gai garrantzitsu batzuetan jartzen da arreta, eta umorez zipriztinduta dago, hori baita Eibarko taldearen ezaugarrietako bat.

La Red Teatroren ikuskizun berria hirugarrena da, 'El oxímoron de la abuela' (José Luis González Blanco), 'Los teloneros del chocolate' eta 'Los olivos pálidos' antzezlanen ondoren.

Antzezpena Herri Antzokian izango da, arratsaldeko zortzietan.

Sarrerak leihatilan erosi ahal izango dira, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.