Vicenta Gómezek irabazi du San Blas eguneko opil-lehiaketa
Vicenta Gómez García herrikidea izan zen larunbatean egindako San Blas opilen lehiaketako irabazlea; zortzi pertsonak hartu zuten parte lehiaketan.
Larunbatean, San Blas egunarekin, San Blas Opilen Lehiaketa ospatu zen herrian, XVII. edizioa hain zuzen ere.
Zortzi opil aurkeztu zituzten lehiaketara, iazko kopuru berbera.
Epaimahaia Itxaropena Jubilatuen Elkarteko 3 kidek osatu zuten: Rosa Zabala, Marian Begil eta Joseba Barrutiak.
Sarituak, Vicenta Gómez García buru, ondorengoak izan ziren:
1.- Vicenta Gómez García.
2.- Sonia Mendo Clemente.
3.- Intza eta Arlene Baglieto Olaizola.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu zuten guztiei.
ARGAZKIA: plaentxia.eus