Urrup Antzerki Taldearen 'Tuppersex' obrarekin hasiko da ostiralean (irailak 23) antzerki zikloa
Lau antzezlan programatu ditu Soraluzeko Udaleko Kultura batzordeak udazkenerako, Antzerki garaia izeneko zikloaren barruan. Lau antzezlanetatik bi, Tuppersex eta Los olivos pálidos, konpainia amateurrek taularatuko dituzte eta konpainia profesionalek beste biak, Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi eta Altsasu. Sarrerak 5 eta 10 euro artekoak izango dira, konpainiaren arabera. Iratxo-n erosi ahal izango dira aurrez eta antzokiko lehiatilan, egunean bertan, soberan badaude.
'TUPPERSEX'
Urrup Antzerki Taldea (Konpainia amateurra )
Testua: Ana Martínez.
Zuzendaria: Rosa Rojo.
Aktoreak: Maribi Lopez, Marisol Cavero , Oroitz Agirre, Ana Martinez, Gorka Lariz,
Juan Manuel Pecharromán, Jose Luis Argiñano.
Sinopsia:
Txikitatik lagunak diren lau emakume elkartzen dira haietako baten etxean Tuppersex
saio baterako. Duela gutxi banandu den Mariani bururatu zaio jostailu sexualak erosteko
bilera hau antolatzea, baina denak ez daude hain gogotsu. Aspaldiko lagunak izan arren,
gaurkoan konturatuko dira ez dutela hain ondo elkar ezagutzen. Izan ere, ordura arte
gutxitan ikututako gaiak azaleratuko dira: sexu- plazerra, adiskidetasuna, harremanak,
amatasuna, feminismoa, sexu-aniztasuna, kontziliazioa, lanean promozionatzeko
aukerak, zaintza lanen banaketa etab… eta dena ikuspegi umoretsu eta alai batetik, eta
une musikalen ikutuarekin.
Hizkuntza: Gaztelania
Sarrera : 5 euro
Hauek dira aurtengo zikloa osatzen duten antzezlanak eta datak:
Irailak 23: Tuppersex; Urrup Antzerki Taldea
Urriak 7: Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi; Kamikaz kolektiboa.
Urriak 21: Altsasu; La dramática errante.
Azaroak 4: Los olivos pálidos; La Red teatro.