Ur-parkea Ezoziko futbol zelaian
Soraluzeko Udaleko Kirol Batzordeak ur-parkea instalatu du Ezoziko Futbol Zelaian; uztailean egongo da zabalik eta jolas-gunea, igerilekuak eta eguzkia hartzeko tokia izango ditu.
Soraluzeko Udalak, Kirol Batzordearen ekimenez eta, hainbat herritarren eskaerari erantzunez, ur-parkea instalatu du Ezoziko Futbol Zelaian.
Parkea herritarrei bertan eguzkia hartu eta freskatzeko aukera emateko helburuarekin jarri du Udalak.
Instalazioak 3 gune izango ditu: eguzkia hartzeko gunea, haur txikientzako igerilekuak eta ur-txorroen gunea.
Parkea uztailean zehar egongo da zabalik, arratsaldeko 4:30etik 8etara, ondorengo egunetan izan ezik: 14, 16, 18, 21 eta 23, futbol taldearen entrenamenduak tarteko.
Hauek dira ur-parkea erabiltzeko bete beharko diren arauak:
- Zelaian ezingo da jan.
- Erretzea debekatuta dago.
- Haurrak guraso edo arduradun baten zaintzapean egon beharko dira.
- Derrigorrezkoa izango da COVID-19ari aurre egiteko ezarritako garbitasun (eskuen garbiketa) eta segurtasun (1,5 metroko distantzia) neurriak betetzea.