Ume eleanintzen gurasoentzako eskuliburua

Ume eleanintzen gurasoentzako eskuliburua

2021/05/13
Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak "Ume eleanitzen gurasoentzako eskuliburua" argitaratu du, hizkuntza transmisioa ziurtatzeko aholku eta jarraibideekin.

Soraluzeko Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak "Ume eleanitzen gurasoentzako eskuliburua" argitaratu du, eskualdeko udalekin elkarlanean.

Bertan, beren seme-alabei euskara transmititu nahi dieten gurasoentzako aholkuak jasotzen dira; nola guraso euskaldunentzako, hala guraso erdaldun edo bikote mistoetarako.

Eskuliburuan jasotzen duenez, azken 35 urteotan egindako ikerketen emaitzek argi eta garbi utzi dute txikitatik hizkuntza bat baino gehiago ikastea onurgarria dela, hirugarren hizkuntza bat ikasten laguntzen duela, adimen malgutasuna ematen duela eta komunikaziorako gaitasuna handitu.

Hizkuntza erakusteko garaian gurasoei sortzen zaizkien hainbat zalantza argitzen ditu liburuak, besteak beste honakoak:

  • Euskaraz ikasten duen seme/alabak zailtasunak izango al ditu gaztelania ikasteko?
  • Zer egin dezaket nire seme/alabak euskara eta gaztelania nahasten baditu?
  • Nola lagun diezaioket nire seme/alabari eskolako lanekin euskaraz ez badakit?
  • Euskara batua ala etxekoa, zein erabili behar dut?
  • ...

Liburuxka elebitasunean adituak diren Alma Flor eta Colin Baker irakasleen "Guia para padres y profesores de niños bilingües" liburuan oinarrituta dago.

Ale bat bidali zaie datorren ikasturtean beren ikasketak hasiko dituzten haurrren gurasoei.