Udazkenerako antzerki programazioa
Azken urteetako ohiturari jarraituz, "Antzerki Garaia" izeneko antzerki-zikloa antolatuko du aurten ere, udazkenerako, Udaleko Kultura Batzordeak, herritarrei antzerki konpainia profesionalen lanez gozatzeko aukera emateko helburuarekin.
Aurten ere punta-puntako konpainia eta antzezleak ekarriko dituzte antolatzaileek Herri Antzokira, arreta handiz egindako aukeraketa lanaren ondoren.
Horrelakoetan beharrezkoak diren kontratuak itxita, atzo egin zuen publiko Udaleko Kultura Zerbitzuak aurtengo zikloko egitaraua.
Antzezlanak urriko eta azaroko ostiral eta larunbatetan taularatuko dira, ostiral iluntzean euskarazkoak eta larunbat arratsaldetan gaztelerazkoak.
Hauek dira aurtengo zikloa osatzen duten antzezlanak:
Urriak 7, larunbata, 20:15.
Izenburua: "Un Dios salvaje".
Kopainia: Txalo.
Egilea: Yasmina Reza.
Antzezleak: Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Andoni Agirregomezkorta, Tessa Andonegi.
Zuzendaria: Begoña Bilbao.
Urriak 20, ostirala, 22:15.
Izenburua: "Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa".
Kopainia: Tartean.
Egilea: Patxo Telleria.
Antzezleak: Mike Martinez, Patxo Telleria.
Zuzendaria: Jokin Oregi.
Azaroak 4, larunbata, 20:15.
Izenburua: "Cuerda".
Kopainia: Tanttaka.
Egilea: Mikel Gurrea.
Antzezleak: Iñaki Rikarte.
Zuzendaria: Fernando Bernúes.
Azaroak 17, ostirala, 22:15.
Izenburua: "Koadernoa zuri".
Kopainia: Hika.
Egilea: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga.
Antzezleak: Itziar Muño, Miren Gojenola, Agurtzane Intxaurraga.
Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga.