Udazkeneko antzerki egitaraua

Udazkeneko antzerki egitaraua

2018/10/17
Mkel Laskurain eta Ane Gabarain protagonista dituen "Zoaz pake santuan" antzezlanak emango dio hasiera ostiral honetan "Antzerki garaia" zikloari; Udalak 2 sarrera bikoitz zozketatzen ditu.

Txalo konpainiaren "Zoaz pake santuan" antzezlanak zabalduko du ostiral honetan, gaueko 10:15ean, Herri Antzokian, aurtengo antzerki zikloa.

Guztira 5 dira aurtengo "Antzerki garaia" zikloa osatzen duten antzezlanak, hiru euskaraz eta bi gazteleraz, punta-puntako konpainiek ekoiztutakoak. Antzezlanetarako sarrera 3 eta 5 euro artekoa da.

  • Urriak 19, ostirala, 22:15. "Zoaz pake santuan" (Euskaraz)
  • Urriak 27, larunbata, 20:00. "Todos los musicales o casi" (Gazteleraz).
  • Azaroak 9, ostirala, 22:15. "Ttak" (Euskaraz).
  • Azaroak 16, ostirala, 22:15. "Txarriboda" (Euskaraz).
  • Azaroak 24, larunbata, 20:00. "Frida" (Gazteleraz).

Soraluzeko Udalak 2 sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Zozketan parte hartzeko epea osteguneko 24:00etan amaituko da. Irabazleei telefonoz jakinaraziko zaie.

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO SAKATU HEMEN.