Udane Juaristiren erakusketa ikusteko azken egunak, Oreka Art galerian
plaentxia.eus

Udane Juaristiren erakusketa ikusteko azken egunak, Oreka Art galerian

2024/09/27
Urriaren 1era arte egongo da ikusgai Udane Juaristi artista azkoitiarraren obra Oreka Art galerian.

Udane Juaristi (Azkoitia, 1985), Udatxo, artistaren lanak pintura eta collagea nahasten dute, kaleko artearen ezaugarri nabarmenekin; koadroez aparte, muralgintzan ere aritzen da. 

Sorkuntza prozesua argazkigintzatik abiatzen du: paisaia urbanoei argazkia atera, eta ostean, ohialera edo hormetara pasatzen ditu pinturaren bitartez. 

Azken egunak Oreka Arten

Irailaren 6az geroztik egon da ikusgai Oreka Art galerian Udane Juaristiren erakusketa, eta azken txanpan sartuta dago dagoeneko; izan ere, urriaren 1a izango du azken eguna. Hauxe da erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik barixakura: 19:00 - 20:00