Udaletxeko teilatua berritzeko lanak hasi dira
Iñaki Rubiok, Obra eta Herriko Mantentze lanen batzordeburua, berritzeko beharra duen udaletxeko teilatua atzean duela.

Udaletxeko teilatua berritzeko lanak hasi dira

2022/12/16
Aste honetan hasi dira obrak eta hilabete iraungo dute.

Iñaki Rubiok, Obra eta Herriko Mantentze lanen batzordeburuak gogorarazi nahi izan du “denok jakitun ginen udaletxearen teilatua zein egoeratan zegoen eta aurten adostu eta egin beharreko inbertsioetako bat zen. Egingo diren lanei esker, udaletxeak estalki berri bat izango du urte hasierarako.”

Lan hauek hilabeteko iraupena izango dute eta Fernando Petralanda eraiketak, S.L enpresak burutuko ditu.

Soraluzeko Udalak 39.860 euroko inbertsioa egin du (Bez-a aparte) .