
Udalekuetan, gazte oporraldietan eta euskal udalekuetan izena emateko epea zabalik
Urtero moduan, aurtengo udako oporraldirako udalekuak eta gazte oporraldiak zein euskal udalekuak antolatu dituzte Araba, Bizkai eta Gizpuzkoako Foru Aldundiek eta Euskal Udalekuak elkarteak, hurrenez hurren. 2008 eta 2018 urteen artean jaiotako haur eta gaztetxoei zuzenduta daude biak.
Udalekuak eta gazte oporraldiak
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako haur eta nerabeei zuzenduta daude, eta jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasuna garatzeko leku bat eskaini nahi zaie beren gozamenerako eta autonomia pertsolana finkatzeko. Bi taldetan banatzen dira, adinaren arabera: 7-13 urte bitartekoentzako udalekuak eta 14-17 urte bitartekoentzako, ostera, gazte oporraldiak.
Izena emateko epea martxoaren 18tik 28ra bitartekoa da, eta Soraluzeko Udaleko Haurren eta Gazteen Departamentuan edo Internet bitartez egin daiteke, lotura honetan: sakatu hemen.
Plazak banatzeko zozketa apirilaren 3an egingo da, notario aurrean.
Informazio gehiago behar izanez gero, udaletxera deituta, 943753043 telefono zenbakira, edo ondorengo webgunea bisitatuta lor daiteke: sakatu hemen.
Euskal Udalekuak
Euskal udalekuak euskara eta natura ardatz hartuta garatzen dira Abaigar, Bernedo eta Goñiko etxe banatan. Hezitzaile boluntarioekin, Euskal Herri osoko ume eta gazteei zuzenduta daude, eta udan ere euskaraz bizitzeko eta gozatzeko aukera eskaintzen die jolasa, elkarlana, alaitasuna, aniztasuna, dinamikotasuna, hezkidetza… bidelagun dituztela.
Hainbat txanda eskaintzen dira adinaren arabera Abaigar, Bernedo eta Goñiko etxeetan.
Izena emateko epea martxoaren 1ean eta txandak guztiz bete arte irekita egongo da. Internet bidez egin daiteke, lotura honetan: sakatu hemen.
Plaza baino eskaera gehiago dauden txandetan aukeraketa egingo da, eta apirilaren 1ean jakinaraziko da aukeratua izan den ala ez.
Informazio gehiago behar izanez gero, ondorengo webgunea bisitatu dauteke: sakatu hemen.