Foru Aldundiaren udalekuak

Foru Aldundiaren udalekuak

2018/03/14
Gaurtik aurrera eman daiteke izena Foru Aldundiek antolatzen dituzten "Udalekuak" eta "Gazte Oporraldiak" programetan; izen-ematea Udaleko Haurren eta Gazteen Zerbitzuan egin daiteke martxoaren 26a arte.

Udalekuak eta Gazte oporraldiak udako bi programa dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak Foru Aldundien artean antolatzen direnak. Hiru lurralde horietako 7-13 (Udalekuak) eta 14-17 (Oporraldiak) urte bitarteko ume eta nerabeei eskaintzen zaizkie, eta horren bitartez, haur eta nerabe horiek jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izaten dute.

Programa hauen bidez, jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasuna garatzeko leku bat eskaini nahi zaie bertan parte hartzen duten haur eta nerabee, beren gozamenerako eta autonomia pertsolana finkatzeko.

IZEN EMATEA

Izena emateko epea martxoaren 14tik 26ra bitartekoa da.

Izena Soraluzeko Udaleko Haurren eta Gazteen Departamentuan edo Internet bitartez egin daiteke.

Eskaera banaka eta taldeka egin daiteke (taldeko 3 neska-mutil gehienez) eta, plaza lortzeko orduan aukera-berdintasuna bermatzearren, ume bakoitzeko eskaera-orri bakarra onartuko da.

Erreklamazioak martxoaren 27an eta 28an egin ahal izango dira. Horretarako, izena eman dutenen zerrendak jarriko dira eskaera egin den tokian eta interneten.

Plaza guztiak apirilaren 10ean  banatuko dira, jendearen eta notarioaren aurreko zozketa bidez.

Zozketaren emaitzak aipatutako bulegoetan eta Interneten jarriko dira.

Zozketan plaza lortu dutenek behin betiko izena ematea apirilaren 12tik 23ra egin beharko dute.

INFORMAZIOA

Programa hauei buruzko informazio zehatzagoa lor daiteke udaletxera deituz (943753043) edo ondorengo loturetan: