Udaleku irekietarako dirulaguntzak

Udaleku irekietarako dirulaguntzak

2022/05/18
Kukumixo elkartearen Udaleku Irekietako matrikulazio-kuota ordaintzeko dirulaguntzak onartu berri ditu Soraluzeko Udalak; Herritarrentzako Arreta Bulegoan eskatu daitezke gaurtik aurrera.

Kukumixo Elkarteak Udaleku Irekiak antolatuko ditu uztailaren 4tik 15era bitartean.

Udalekuetako izen-emate kuota ordaintzeko Udalak emango dituen dirulaguntzak gaurtik aurrera eska daitezke Herritarrentzako Arreta Bulegoan.

Udalekuetan 4 eta 12 urte arteko haurrek parte hartu ahal izango dute.

Izen-emate epea astelehenean zabaldu zen, maitzaren 16an, eta maiatzaren 27ra arte egongo da zabalik. Izen-ematea elkartearen bulegoan egin beharko da.

Soraluzeko Udalak, Haur eta Gazteen Departamentuaren bitartez, bi eratara laguntzen du udalekuen antolaketan:

  • Elkarteari dirulaguntza zuzena emanez, 30.000 euroko dirulaguntza.
  • Erabiltzaileei matrikula ordaintzeko dirulaguntzak emanez, 15 eta 60 euro bitartekoak.