Udalbatzaren Osoko Bilkura, bihar arratsaldean

Udalbatzaren Osoko Bilkura, bihar arratsaldean

2024/10/09
Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek bederatzi puntu izango dituzte aztergai bihar, eguena, arratsaldeko 19:30ean udalbatzarrak egingo duen ohiko batzarrean.

Udal ordezkariek batzarra egingo dute bihar, urriak 10, arratsaldeko 19:30ean, ondorengo gai-zerrendarekin:

  1. 2024ko uztailaren 29ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
  2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  3. 2025eko ordenantza fiskalen aldaketa proposamena.
  4. Taxia. 2025eko tarifen proposamena.
  5. Eskola kirolaren kudeaketa eta arretarako egiturak garatzeko udalaren eta ikastetxeen arteko hitzarmena.
  6. Soraluzeko udalean euskararen erabilera normalizatzeko plana.
  7. Debabarreneko Mankomunitateak udal erroldako datuetarako sarbidea onartzea, biohondakinen edukiontziak irekitzeko txartelak eskuratzeko.
  8. Oinherri elkartean bazkide laguntzaile gisa atxikitzea.
  9. Eskari eta galderak.