Udalbatzaren Osoko Bilkura, bihar arratsaldean

Udalbatzaren Osoko Bilkura, bihar arratsaldean

2024/12/17
Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek hamaika puntu izango dituzte aztergai bihar, eguaztena, arratsaldeko 19:00etan udalbatzarrak egingo duen ohiko batzarrean.

Udal ordezkariek batzarra egingo dute bihar, abenduaren 18an, arratsaldeko 19:0etan, ondorengo gai-zerrendarekin:

  1. 2024ko urriaren 10eko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
  2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  3. Errekalde Kaleko 29ko xehetasun azterlana behin betiko onartzea.
  4. Errekalde Kaleko 30-32ko xehetasun azterlana behin betiko onartzea.
  5. Lankidetza-hitzarmena, Soraluzeko udalaren eta "RESIDENCIA N.S. DE LA MERCED DE SORALUZE - SORALUZEKO MESEDEETAKO A.M. EGOITZA" fundazioaren artekoa.
  6. Lanbidek, Enplegua eta Tokiko Garapena sustatzeko zerbitzuak, enplegua eta tokiko garapena sustatzeko diruz laguntzen dituen proiektuak exekutatzeko, Elgoibarko, Soraluzeko, Mendaroko, Debako eta Mutrikuko udalen artean egiten den gestioa Debabarreneko lurralde eremuaren esku uzteko hitzarmena.
  7. “Gertu Kultura” programarekin bat egitea.
  8. Soraluzeko udalaren eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren arteko lankidetza-hitzarmena.
  9. Soraluzeko udalean 2024rako gizarte-larrialdietarako laguntzak (GLL) kudeatzeko barne-irizpideak.
  10. Kirol zerbitzuen lizitazio espedientearen hasiera eta pleguen onarpena.
  11. Eskari eta galderak.