Udalbatzaren Osoko Bilkura

Udalbatzaren Osoko Bilkura

2023/12/18
Soraluzeko udal korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek 15 puntu izango dituzte aztergai, asteazken honetan, abenduaren 20an, udalbatzarrak egingo duen ohiko batzarrean.

Asteazkenean, hilaren 20an, Osoko Bilkura egingo du Udalbatzarrak, ondorengo gai-zerrendarekin:

  1. 2023ko urriaren 10eko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
  2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  3. Udal langileen soldataren igoera.
  4. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Soraluzeko udalaren arteko lankidetza-hitzarmena Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua finantzatzeko.
  5. “Dolmenen ibilbidea” proiektua kudeatzeko eta garatzeko lankidetza hitzarmena, Bergara, Elgoibar eta Soraluzeko udalak, Debemen elkartea eta Debegesa elkartearen artekoa.
  6. Eskola kirolaren kudeaketa eta arretarako egiturak garatzeko udalaren eta ikastetxeen arteko hitzarmena.
  7. Lanbidek, Enplegua eta Tokiko Garapena sustatzeko zerbitzuak, enplegua eta tokiko garapena sustatzeko diruz laguntzen dituen proiektuak exekutatzeko, Elgoibarko, Soraluzeko, Mendaroko, Debako eta Mutrikuko udalen artean egiten den gestioa Debabarreneko lurralde eremuaren esku uzteko hitzarmena.
  8. Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatea- Tek Soraluze elkartea- eratzeko proposamena.
  9. Soraluzeko Ezozibidea auzoan eraikinak birgaitzeko dirulaguntzak ematea.
  10. Kreditu gehigarrien bidezko 9/2023 zb.ko kreditu aldaketa.
  11. Soraluzeko Udalaren eta BPX PORT, XXI SLUren artean 2022ko otsailaren 1ean sinatutako Soraluzeko Arane kiroldegian ur-sorospeneko, kirol-jardueretako, harrera-zerbitzuko eta mantentze-zerbitzuko zerbitzuen kontratuaren lehenengo luzapena onartzea.
  12. 2023ko abuztuaren 3ko 161 zkiko Alkatetza Dekretua berrestea, hala badagokio, zeinaren bidez erabakitzen da Soraluzeko Udalaren eta LIMPIEZA Y MANTENIMIENTO IMPACTO, S.L. (IFK B39021217) enpresaren arteko 2021eko abuztuaren 17ko udal instalazioak eta lokalak garbitzeko administrazio-kontratua urte batez luzatzea, 2023ko irailaren1etik 2024ko abuztuaren 31ra arte.
  13. Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduaren mozioa.
  14. Udal talde politiko guztiek aurkeztutako zaintzari buruzko mozioa.
  15. Eskari eta Galderak.