![Udalbatzaren Osoko Bilkura Udalbatzaren Osoko Bilkura](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/udalbatzaren-osoko-bilkura-21/@@images/image-900-fe6844fafae3f5cb6bf297196a195df3.jpeg)
Udalbatzaren Osoko Bilkura
Soraluzeko udal korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek zortzi puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, uztailaren 7a, udalbatzarrak egingo duen ez ohiko batzarrean.
- 2021ko ekainaren 2ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
- José Francisco Arizaga Larrañaga jn.k egindako bere jabetzako “Churruquena” izeneko lursailaren dohaintza onartzea.
- Ezozia futbol zelaiko Kirol instalazioen erabilera baimenaren gaineko udalaren eta Soraluzeko Futbol taldea elkartearen arteko hitzarmena.
- Zeleta 3.zenbakiko igogailuaren proiektua gauzatzeko lur zoru publikoaren desafekzioa
- Soraluzeko Udalaren eta IZFE SA – Informatika zerbitzuen elkartearen arteko lankidetza hitzarmena.
- Ordenantza fiskalen aldaketa proposamena.
- Eskari eta Galderak.