Udalbatzaren Osoko Bilkura
Udal korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek hemezortzi puntu izango dituzte aztergai ostegun honetan, uztailak 2, arratsaldeko 7etan udalbatzarrak egingo duen Osoko Bilkuran.
Soraluzeko Udalak alarma-egoeraren ondorengo lehendabiziko Osoko Bilkura egingo du etzi, osteguna, arratsaldeko 7etan, ondorengo gai zerrendarekin:
- 2020ko otsailaren 5ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
- Alkatetzaren dekretuen berri ematea
- 2019ko kontu orokorraren onarpena.
- 2019ko aurrekontu likidazioa eta idazkari kontuhartzailearen komunikazioa:berri ematea
- 2020ko aurrekontuko hainbat gastu partiden ez erabilgarritasun akordioa onartzea
- 2020ko aurrekontuko Kreditu aldaketak onartzea.
- Gipuzkoa etorbideko eta Ezozibideko lur zoru publikoaren desafekzioaren behin betiko onarpena.
- Ordenantzaren behin betiko onarpena; Zibismo ordenantzaren aldaketa
- Ordenantzaren behin betiko onarpena:Gizarte larrialdiko egoerei erantzuteko harrera etxebizitzaren ordenantzaren behin betiko onarpena.
- Hitzarmena onartzea Eibarko Udalarekin Gizarte larrialdi egoerei erantzuteko harrera etxebizitzaren erabilerari buruz.
- Mozioa EHBILDU taldeak aurkeztutakoa : Pascual Churruca erememuaren inguruan.
- Hitzarmena onartzea, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, lurralde plangintza eta etxebizitza sailarekin Txurrukako azpieremuen , alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.
- Hitzarmena berrestea: TETRA sistemarako lankidetza hitzarmena Udaltzaingoa eta Eusko Jaurlaritzako segurtasun sailaren artean.
- Hitzarmena Berrestea:Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko lankidetza hitzarmen markoa.
- Hitzarmena onartzea: SCHAEFFLER Iberia, S.L.U enpresarekin zuhaitz landaketarako.
- 2021.urteko lan egutegirako herriko jai-eguna izendatzea ( Uztailaern 26a)
- Mozioa. EHBILDU, EAJ/PNV eta PSE-EE alderdi politikoek aurkeztutakoa.
- Mozioa EHBILDU TALDEAK AURKEZTUTAKOA; COVID-19agatik ekintza plana.
- Eskari eta Galderak