Udalbatzaren legegintzaldiko azken bilkura

Udalbatzaren legegintzaldiko azken bilkura

2023/05/23
Udal korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek hamabi puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, arratsaldeko 7etan, udalbatzarrak egingo duen legegintzaldi honetako azken Osoko Bilkuran.

Soraluzeko Udalak legegintzaldiari dagokion azken Osoko Bilkura egingo du bihar, asteazkena, arratsaldeko 7etan, ondorengo gai zerrendarekin:

  1. 2023ko otsailaren 8ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
  2. Alkatetzaren Dekretuen berri ematea.
  3. Kreditu gehigarri espedientea  4- 2023.
  4. Konpromiso kreditu espedientea 6-2023.
  5. Soraluzeko Udalaren 2022/2025 diru-laguntzen plan estrategikoaren aldaketa
  6. Ezozibidea Auzoan eraikinak birgaitzeko dirulaguntzak emateko oinarriak eta deialdia.
  7. Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Soraluzeko udalaren arteko lankidetza hitzarmena , informazio lagapenerako.
  8. Gipuzkoako Ur Kortsortzioa eta Soraluzeko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena.
  9. Alokabide eta Soraluzeko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena.
  10. "HaurEkin – Haurren hiri eta herrien euskal Sarea" atxikipen akordioa.
  11. Soraluzeko Udalaren eta Limpieza y Mantenimiento Impacto SLren arteko udal-instalazioak eta lokalak garbitzeko zerbitzuaren kontratuaren xedea aldatzea.
  12. Eskari eta Galderak.