
Udalbatzak osoko bilkura egingo du eguazten honetan
Udal ordezkariek batzarra egingo dute bihar, eguaztena, otsailaren 19an, arratsaldeko 19:00etan, ondorengo gai-zerrendarekin:
1.- 2024ko abenduaren 18ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
2.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
3.- 2025. urterako aurrekontua.
4.- 2025 urterako aurrekontuaren exekuzio araua.
5.- 2025. urterako plantilla organikoa.
6.- 2025eko udal langileen lanpostuen zerrenda.
7.- IZFE, SA enpresaren eta Soraluzeko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren luzapen-gehigarria. (2025HITZ2).
8.- Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A., S.M.E.ren eta Soraluzeko Udalaren arteko hitzarmena, zerga-zorrak eta zuzenbide publikoko beste zor batzuk ordaintzeko erabilitako posta-igorpenak udaleko kontuetan sartzen laguntzeko. (2025HITZ1).
9.- Eskari eta galderak.