Lursail baten dohaintza udalari

Lursail baten dohaintza udalari

2022/05/31
Mendia-Olabarria anai arrebek San Andres auzoan kokatutako 25.182 metro koadroko lursailaren dohaintza egin diote Soraluzeko Udalari; bertako zuhaitzak landatuko ditu bertan udalak.

Maiatzaren 2ko Tokiko Gobernu batzarrak hartutako erabakien artean Mendia-Olabarria anai arrebek egindako beren jabetzako lursailaren dohaintza onartu zen.

Aipatutako lursaila Ipiñarrieta baserriari dagokio, San Andres auzoan, landa gunean kokatzen da eta 25.182m2 ko azalera dauka.

Udalaren asmoa, orain arte bereganatu izan dituen lursailetan egin duen bezala, bertakoak diren zuhaitzen landaketa sustatzea eta bultzatzea da, lursail hauek baso misto bihurtuz. Haritzak, pagoak, astigarrak, lizarrak, urkiak,  oilakaranak, otsalizarrak, basagereziondoak, sagarminak, elorriz zuri eta beltzak… dira landatzen diren zuhaitz motak.

Soraluzeko Udalak eskerrak eman dizkie Mendia-Olabarria anai-arrebei egindako dohaintzagatik.