Udal webguneko bisiten igoera

Udal webguneko bisiten igoera

2020/02/13
Udal webguneko bisiten kopurua %23 hazi da azken urte betean; guztira 22.000 bisitari eta 45.000 bisita izan ditu webguneak azken hamabi hilabeteetan, inoizko kopururik handiena.

Soraluzeko Udalaren web-orrira -www.soraluze.eusegindako bisita kopuruak gora egin zuen 2019an aurreko urtearekin alderatuta.

Hala, udal-webgunearen bisita kopurua % 23 igo zen iaz.

Guztira, udalaren web-orriak 20.000 erabiltzailek edo bisitarik egindako 45.000 bisita edo saio izan zituen.

Hauek dira iazko urteko daturik esangurasuenak:

  • Trafikoaren %59 mugikorretatik etorri zen, eta %41 ordenagailuetatik.
  • Bisitariek 112.697 orrialde irakurri zituzten denbora-tarte horretan.
  • Atalik bisitatuenak "albisteak", "herria" eta "tramiteak" izan ziren.
  • Bisitarien %67 gaztelaniazko orrialdeetara sartu da eta %33 euskarazkoetara.
  • Euskarazko albisterik irakurrienek 150 bisitari inguru izan dituzte, gaztelaniazko irakurrienek 300-400 izan dituzten bitartean.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei webgunea erabiltzeagatik eta jakinarazi nahi die berau hobetzen jarraitzeko ahalegin etengabean diharduela.