Udal kiroldegia laster zabalik

Udal kiroldegia laster zabalik

2020/09/07
Datorren irailaren 15ean, asteartea, emango dio hasiera Arane Udal Kiroldegiak kirol-denboraldi berriari; egun horretan zabalduko da igerilekua eta hasiko dira kirol ikastaro ezberdinak.

Arane Udal Kiroldegiak irailaren 15ean emango dio hasiera kirol denboraldi berriari.

Igerilekua egun horretan zabalduko da eta helduen kirol-ikastaro ezberdinak ere egun horretan hasiko dira.

Kirol-ikastaroak

Kiroldegiak eskaintzen dituen ikastaroetan lehendik izena emanda zutenek erabiltzaile moduan alta emanda jarraituko dute; norbaitek ez badu ikastaroan jarraitu nahi kiroldegian baja eman beharko du irailaren 14a baino lehen.

Igerilekua

Igerilekua erabiltzeko aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da kiroldegiko harreran edo telefonoz (943752466). Orduak, altuena ere, aste bateko aurrerapenarekin hartu ahal izango dira.

Igerilekua itxi egingo da 14:30etik 15:30era, aldagelak garbitzeko.

COVID-19 egoera dela eta, aldagelak UR JARDUERAK egiteko baino ez dira erabiliko.

Segurtasun neurriak

Osasun krisia dela-eta ondorengo neurriak ezarri ditu Udalak:

  • Abonatuek eta ikastaroetako partaideek bakarrik erabili ahal izango dute kiroldegia, txartela pasatu beharko delarik.
  • Kirol jardueretarako bakarrik sartu ahal izango da kiroldegira.
  • Eskuak garbitzea ezinbestekoa da sartu eta irtetzerakoan.
  • Materiala desinfektatu egin behar da erabili eta gero.

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 21:30era (Igerilekua 20:30 arte).
  • Larunbat, igande eta jai-egunak, 9etatik 13etara.