Udal brigadarako bi peoi kontratzeko lan-deialdia
Udalak 2 peoi kontratatuko ditu sei hilabetez, Lanbidek enplegua sustatzeko ematen dituen dirulaguntzei esker; interesdunek irailaren 18a arte dute izena emateko aukera.
Soraluzeko Udalak sei hilabetez eta lanaldi partzialean (%75), bi peoi lanpostu eskaintzen ditu, LANBIDEk diruz lagundutako “BRIGADAREN BILTEGIETAKO INBENTARIOA ETA ALTZARIEN BERRITZEA” proiektua gauzatzeko, Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen programaren babesean.
Betebehar espezifikoak:
- Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
- Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez A1 edo AISA titulua eskatuko da).
- Baldintza fisiko onak.
- Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko bulegoan izena ematea izatea.
Izen-ematea:
Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete irailaren 6tik 18ra bitartean, biak barne.
Deialdiari buruzko informazio zehatzagoa HEMEN eskuratu daiteke.